XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sagardotegiak gure herriko ezaugarria

Sagardotegien inguruan, herritarrok jokatzen dugun paperari buruz, baloratzekoa da, herri mogimenduak Sagardo Etxea eraikitzeko daraman iniziatiba eta kezka.

Baina ez noski, herritar bezala herriaren ospea hartu nahi eta berez, sortzen den giroarekiko ondorioak ixilarazi prepotentzi hutsez.

Ez da zuzena ere, herria hurbiltzen diren batzuen jokabidea elkar bizitze printzipioen aurrean.

Elkar ulertzea behar da, alajaina.

Sagardogileei dei bat beren etxeko hazienda-ondasuna ez saltzeko edozein prezioetan egitera ausartzen naiz, zeren eta, sagardotegira joatea modan dagoelako edozer gauza uzterik badago ardoa, kafea, pattarra, izozki eta bestelako zerbitzu bereziak eskaintzea non gelditzen diren sagardoaren kalitatea, jatorria, bertakotasun izana, sagardotegien izaera eta ohiturak.

Honela bada, agian, aktibitate kaltegarrien espedientea bete beharko...

Zergaitik ez.

Zalantzarik gabe, izaera babesteko ordua da, euskara sagardotegietan erabiltzeko iaz ederki asko egin zenuten bezalaxe.

Herriko tabernariak, sagardo bolada bakarrik Abuztua egiteko tartea kontsideratzea, besteok ahazturik, ez da bidezkoa.

Txalogarria bai, izan da, beren kezka herria ondo moldatzeko: ixteko ordua, soinua pixka bat jaistea, aparkaleku proposamena bisitariei harrera on bat egitearren.

Penagarria ere tabernak alkohol kontsumo hutserako bihurtzea, entorno gazte batean, aktibitate sozio-kulturala izango balitz bezala.

Udalari imagen aholku zerrendatxo bat.

Hots, komunikabide aurrean herri eta sagardotegiez hitzegin aurretik, prestatu esan behar duzuena edo kontsultatu eta itxura gorde, bestela invasión, caos, desmadre eta halako hitz jarioak betirako jarriko dizkigute kanpokoek.

Halere ez ahaztu, gu ere oporretatik aparte, herrietako festetara joaten garela jator moduan pentsatu nahi dut baina parranda egitera noski.

Ez justifikatu polizia-txapelgorrien kontrola eta inefikazia eta errekonozitu orain gure Udaltzaingoaren medio eskasak.

Azkenik kapazak izan, edo bestela besteei utzi, sagardo boladan herri egokipen apropos bat bideratzea nola bertako langintza hauen sustapenerako bideak egiten lagundu.